XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Mahomak berak emazte bat baino gehiago izan zuen.
Koranetik gehien aipatzen denetako txatal batek honakoa dio:
Hau poligamiarako baimen gisa hartu izan da, edo poligamia gehienez ere lau emaztera mugatzeko arau gisa, baina monogamiaren alde ere aipatu izan da, zeren, Mahomak izan ezik, inork ezin baitu emakume batekin baino gehiagorekin konplitu.
Koraneko zenbait zatitan, sinestunak eta hauen emazte eta seme-alabak paradisura familia moduan joango direla esaten da, baina beste txatal batzuetan gizonezkoen zain dauden atseginak baino ez dira deskribatzen.
Gizonak begi distiratsu eta bular handiko neskatxek,
XII. mendeko Ahmad al Gazali mistiko sufiak jainkoa edertasuna dela predikatu zuen eta edertasuna berez maitatu beharrekoa dela.
XIII. mendeko Yalal al Din Rumi poeta handiak ehunka bertsotan izaki maitatua (
XIII. mendean Farid al Din Attar-ek ere norbere izatea izaki maitatuan nola urtzen den deskribatu zuen.
Hala ere, Jainkoarekin bat egiteko kontzeptua aberrazioa iruditu zaie musulman ortodoxo guztiei, beren eta jainkoaren artean dagoen tartea infinitua delakoan.
Sufien sexu-sinbolismoa beren garaikide ziren kristauen ezkontza-alegoriak zituen mistizismotik hurbilago dago (ikus 138-140. orr.) taoismoko edo tantrako sakramentu-sexutik baino (ikus 224-232. orr., 233-250. orr.).